Aurkibide nagusira joan

Nabigazio menura joan

ATOM BY ATOM

sept 28-30 2009, san sebastián, Spain

Nabigazio menura joan

Nabarmentzekoak

Atom by Atom biltzarrak iraun duen hiru egunetan, hondoraino iritsita ere, oraindik Feynman-ek irudika zezakeena baino askoz espazio gehiago dagoela azaldu dute hizlariek. Hizlariek gogoeta abiarazi digute “and we love them for that”. Nano-unibertsoaren zenbait alde garrantzitsu ezagutzen hasteko aukera izan dugu:

"Naturak aurretik egin ez duen ezer ez dugu egin", nanoteknologiaz inguratuak gaude, bizitza bera, atomoz atomo, atom by atom, eraikitako makina nanoteknologikoen konbinazio zoragarria baitugu.

Zientzia ez da lehia bat eta norberak bere senaren eta ezinegona sortzen dionaren atzetik jo behar du ikerketa-gaia aukeratzerakoan eta, batez ere, "behin aukeratuta, horri heldu eta ahalik eta hoberen egin behar duzu". (Rohrer-ek honakoa esan zuen hitzez hitz: "once you choose, you stick to it and you do your best!").

Nanoteknologiak erronka energetikoari erantzuteko oinarrizko papera joka dezakeela jakin dugu, epe motzean zein epe luzean. "Nanoteknologia mundua berdeagoa bihurtzeko".

Birusek, nano-zientzien funtsezko aldeetako bat ikusarazi digute, diziplina anitzeko izaera. Fisika, kimika, biologia eta ingeniaritza konbinatuta, molekula gutxi batzuekin gaitasun izugarriko motorra eraiki daitekeela adierazi dute.

Auto-mihiztaduraren balioaren berri izan dugu, nanoteknologiaren garapenerako funtsezko prozesuetako baten gisa.

Nano-zientzia eta nanoteknologiaren erronkari eusteko inbertsio bikoitza egin behar da: maila altuko adituengan, eta aurkikuntzak, teknologia-, industria- eta gizarte-eragina izango duten produktuetan bihurtzearen alde egingo duen ekosisteman.

Optika material nanoegituratuekin integratzeak, argiaren eta eremu elektromagnetikoen gainean, inoiz amestu ez dugun kontrolerako atea irekitzen duela ikasi dugu.

Azkenik, spintronika elektronikaren hurrengo pausu gisa azaldu zaigu, spin polarizatuen korronteak manipulatzeak aplikazio iraultzaileak eskaintzen baititu.