ATOM BY ATOM programaren barruan, eskola adinean dauden haurrak, bi Nobel saridun eta Pedro Migel Etxenike irakaslea ipiniko dituzte aurrez aurre. Jarduera hori Zientziaren kutxaGuneak sustatu du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak Suspertu ekimenaren bidez lagunduta.
Topaketa Fisika eta Kimika irakasleentzat eta datorren ikasturtean, 2009/2010ean, DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila egingo duten eta, aldi berean, Fisika eta Kimika ikasgaiak izango dituzten ikasleentzat izango da.
PROGRAMA:
1. zatia: Heinrich Röhrer, Sir Harold Kroto eta Pedro Migel Etxenike irakasleen aurkezpena: beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa izan duten esperientzia.
Atsedena eta kafea edo freskagarriak.
2. zatia: Ikasleen parte-hartzea: galderak hiru zientzialariei.
LEKUA: Donostiako Zientziaren kutxaGunea.
DATA: Irailaren 29a.
ORDUTEGIA: 10:30etik 13:30era
IZEN EMATEA:
2009ko maiatzaren 25etik ekainaren 5era, hemen dagoen aplikazioan.
NOBEL SARIAK:
Sir Harold Kroto
Florida State University-ko irakaslea da 2004. urtetik. Aurre-
tik, egonaldi luze bat eman zuen University of Sussex-en,
eta oraindik hango Emeritus professor postua gordetzen du.
Sir Harold Kroto-k Nobel Saria Kimikan jaso zuen 1996ean,
Robert F. Curl Jr. eta Richard E. Smalley-rekin batera, fulere-
noen aurkikuntzagatik.
Heinrich Röhrer
Heinrich Ršhrer-ek Fisika Esperimentala ikasi zuen Swiss
Federal Institute of Technology-n Zurichen (ETHZ). 1963an,
AEBetan bi urte pasa ondoren graduatuondoko ikasketak
egiten, IBMZurich Research Laboratory-an sartu zen. 1986-
ean Nobel Saria Fisikan jaso zuen kanaleko mikroskopioa
kontrolatzeari buruzko lanagatik, Gerd Binnig-ekin batera.
Moderatzailea: Pedro Miguel Echenique.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
Nanoteknologiari buruzko EK-ko web orrialdea
FECYT-eko hezkuntza materiala
Nanotecnologia euskaraz